lunes, 15 de octubre de 2012

PARTE HARTU

Nahi duzunean parte hartu dezakezu Gela Abiertan. 

Astero blog honetan bertan dagoen jardueren egutegian fijatu zaitez, dauden ekintzak eta ordutegiak ikusteko. 

Edozein hitzaldi, jarduera, bideo emanaldi edo tailer antolatu nahi ba duzu, egun bat aukeratu eta gela.abierta@gmail.com korreo helbidera mezu bat bidali ezazu, honako datuekin: 

* Izena eta kontaktu zenbakia
* Jardueraren aurkezpen labur bat
* Jarduera gauzatuko den eguna eta ordua 

Ahalik eta azkarren erantzungo dizugu gela librea dagoen edo ez konfirmatuz, eta blogean ekimena argitaratuko dugu. Korreoa aste bateko epearekin bidaltzea gomendatzen dugu, pertsona gehien joateko asmoarekin. Era berean, gela erabiliko duten pertsonei jokaera arduratsu bat izatea eskatzen zaie.

No hay comentarios:

Publicar un comentario