lunes, 15 de octubre de 2012

AURKEZPENA

Gela Abierta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren barruan dagoen eremu bat da, zehazki Arrosadiako Kanpuseko aulategian, 07 gela.

Iniziatiba hau ikasle independientez eta kolektibo ezberdinetako ikaslez osaturiko talde batek bultzatua hartu du indarra, helburu komun batekin, ikasleak batu eta pentsamendu kritikoa, eztabaidak eta ezagutzaren trukea sustatuko duen gune bat sortzea.

Proiektuaren logika honako hau da: guztiok ikasi eta irakatsi dezakegu, hezkuntza kooperatiboa sustatuz gure gaitasun pertsonalak indartu eta gai ezberdinekiko kontzientzia soziala jorratzen dugularik. Ikasketa pertsonala datuak, prozedura matematikoak, formulak eta teoriak buruz ikastea baino gehiago baita, honako hau gaur egungo hezkuntza sistemaren oinarria delarik. Gure helburua lortzeko, unibertsitate komunitate osoaren parte hartzea behar dugu.

Hau horrela izanda, edozein pertsona edo kolektibo gela erreserbatzeko eta bertan hitzaldiak, eztabaidak, eta abar gauzatzeko edota dokumentalak edo bideoak proiektatzeko gaitasuna izango du, noski bertara unibertsitate osoko kideak gonbidatuak izango direlarik. 

07 gelan espero zaituztegu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario